ZINETIKA Jaialdiaren VIII. edizioa Iruñean, Donostian eta Bilbon egingo da. Jaialdiak bideo-dantzari buruzko proposamenak, performanceak, masterclassak eta gaiaren inguruko tailerrak jasotzen ditu. Iazko harrera bikainaren ondoren, bi saio emango dira Bilbon,  koreografoa eta jaialdiaren zuzendaria den Laida Aldazek komisariatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231201_laida.mp3 Deskargatu hemen.

Euskara ikasten-irakasten ari zirela harrapatu ditu koronabirusak Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle-irakasleak. Zer egin orduan? Pazientziarekin eta, bistan da, umorearekin hartu dute konfinamendua euskaltegiko lagunek. Ahal duten moduan, distantzian bada ere, harremanetan, euskara ikasten eta euskaraz gozatzen jarraitzen dutela erakutsi digute, argazkiekin osatu duten collage bideo honetan.

Gaurko saioan Kantabrian zuntzerako azpiegitura bat eraikiko dutela kontatu dizuegu, Wifi4EU, Europar Batasunak hiriburu handietan wifi konexioa ezartzeko proiektua azaldu dizuegu. Uber, Cabify eta taxien arteko guda aipatu, Futbola 4Kn eta 2020an gertatuko diren aldaketa batzuk aipatu ditugu, bideo eta guzti egin dugun bigarren saioan. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean225.mp3 Deskargatu hemen.

Literatura hizpide eta adierazpide duen aldizkari berria da Lekore, eta ITU banda literatura taldearen eskutik dator. Aldizkariari buruzko elkarrizketa dakarren bideoa grabatu du Bilbon Topatu gazte proiektu komunikatiboak, aldizkariaren sustatzaileekin. Joan den urtearen amaieran kaleratu zuten 0. zenbakia, eta orain harpidetza kanpaina abiatu dute, gainontzeko zenbakiak ere etxean jasotzeko. Gazte […]

Fermin Muguruzak Black is beltza abestia eta bere bideoa argitaratu ditu, izen bereko nobela grafikoaren eta erakusketaren aurkezpenarekin batera. Abestiak, besteak beste, Boots Riley kantariaren kolaborazioa jaso du. The Coup taldeko abeslariak errepika bat sartu zuen abestiaren une batean, izan ere, The Coup taldeak Kafe Antzokian eskainitako kontzertua profitatuz, gure […]