Birkit musikariak bakarkako bigarren lana argitaratu berri du. 2017 “emen” lana plazaratu zuen eta 2021 bukaeran bere bigarren lana  iritsi da, aurrekoarekin alderatuta badakar aldaketa batzuk, izan ere oraingoan taldearekin batera landutako kantuak aurkezten dizkigu. Irratira batu zaigu. Birkitekin  Inertzia deitutako lanaren inguruan luze berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220110_Birkit.mp3 Deskargatu hemen.

Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Abuztuak 18an Arriaga Antzokitik zuzeneko saioa eskainiko dugu, jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Konpartsakideak, jaia giroa eta jaiaren hasieraren berri emango dugu […]