Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko saioak Aste Nagusian

Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen.

Abuztuak 18an Arriaga Antzokitik zuzeneko saioa eskainiko dugu, jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Konpartsakideak, jaia giroa eta jaiaren hasieraren berri emango dugu beratik bertara.

Astelehenetik  Ostiralera  13:00etatik 14:00etara zuzeneko saio berezia egingo dugu Algara konpartsako agertokitik. Aste Nagusia zuzenean biziko dugu, eta protagonistak gurean izango dira, Zorion Egileor eta Saioa Dominguez ( Aixeberri) dira aurtengo pregoilaria eta txupinera. Pozik hartu dute izendapena, astelehenean izango dira gurean. Zuzeneko saio berezian jaietako protagonisten gain egunero sortzaile bat izango dugu bidelagun. Astelehenean gurekin batera Imanol Ituiño magoa izango da, bere trebezia erakutsiko digu bertatik bertara eta irratia entzuten daudenentzat ere magia egingo du.

Asteartean bestelako musika proposamena Olaitz Saitua sopranoarekin berba egiteko tartea izango dugu, egun horretan Gizakunde elizan kontzertua eskainiko du Beñat Egiarte, eta Itziar Barredo tenore eta piano-jolearekin. Pabiloi 6 aretoan entrenatuko den “Yo soy pichichi” antzezlaneko protagonistak izango dira gurean.

Asteazkenean koktelak izango dira protagonista saioan zehar Manu Iturregi  “Residence cafe”ko koktelgileak hiru edari berezi prestatuko dizkigu. Norberak etxean prestatzeko moduko koketelak, edari  freskoak eta udarako aproposak. Gainera Euskaraldiako lantaldeak batuko zaizkigu, “Chichinabo kabaret”eko aktoreak eta Kastaños auzoko Salbatzaile dantza taldea.

Ostegunean,  saioan zehar Bikit musikariaren lana zuzenean gozatzeko aukera izango dugu. 2017ko udan “emen” bere lehen diskoa argitaratu zuen, Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izan zen Birkite Alonso. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. Elkarrizketen atalean kale antzerkia izango dugu protagonista, Markeliñek “Carbon Club” eta “Chef nature” lanak eskainiko ditu Aste Nagusian.  Pop rock lehiaketan parte hartzen duen Muskhum taldeko partaideak izango dira gurean.

Ostiralean D Capricho talde kubatarraren musikaz gozatzeko aukera izango dira, bikotea zuzenean ariko da saioan zehar, Kubako La Habana hiritik dator, eta Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpak osatzen dute, Kubako poeten letrak ez ezik zenbait euskal poetaren letrak ere kantatzen dituzte.

Aurten Aste Nagusiak 40 urte beteko ditu, horregatik hasierarako momentuak gogora ekarriko ditugu. Bilboko konpartsak osatzen duten konpartsak ere izango dira gurean. Elkarrizketak, kronikak, agenda, jaietako protagonistak,  musika… asko izango dira zuzeneko saioan izango ditugunak.  Aste Nagusia euskaraz bizi dutenen lagun eta euren isla  izango da gure zuzeneko saioa, FMaren 96.0 dialean zein Interneten.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eraso sexistarik gabeko jaien alde “Ez beti da ez” kanpaina martxan

og. Abu 16 , 2018
Aste Nagusirako ordu gutxi falta direla, Bilboko Udalak eraso sexistei buruzko prebentzio kanpaina aurkeztu du. Udaleko ordezkariekin batera Bilboko konpartsetako kideak eta merkatari elkarteko arduradunak izan dira. Bilbo jaietan ere eraso sexistarik gabeko hiria izan nahi du. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea ere egon da agerraldian, eraso sexisten aurka parte […]

Honekin lotuak