Euskal Herriko Unibertsitateko ordezko irakasleen egoera salatzeko, LAB, CCOO, ELA eta STEILAS sindikatuek urriaren 11n egun osoko grebara deitu dituzte EHUko irakasle eta ikertzaile guztiak, guztira 5.500 langile deitu dituzte lanuztera. Langileen aurka doazen neurriak hartu izana salatu du Jon Ander LAB sindikatuko EHUko arduradunak, eta gaineratu du LOSU Unibertsitateko […]

Agenda Sindikalarekin abiatu dugu gaurko saioa, Eki Etxebarriak datozen bi astetan dauden deialdien errepasoa ekarri digu. CCOO sindikatutik  Alfonso Rios batu zaigu, azpikontratazioak dakarren arriskuak lan osasunean aztertu ditu, izan ere azpikontratazioak kostuak aurreztea dakar, lan-istripuen prebentzioaren kalterako, eta horrek laneko ezbehar-tasa handitzea dakar, administrazioen kontrolak eskatzen duena. Igandean Frantzian […]

Gaurkoan Ekhi Etxeberriaren eskutik Sindikal agenda izan dugu, datozen egunetarako deialdien errepasoa. Gero gai nagusiari heldu diogu , lan erreforma. Abendu bukaeran Espainako Gobernuak, mahai sozialean lan erreforma burutzeko  akordioa lortu zuela iragarri zuen. CEOE, CCOO eta UGTko zuzendaritzek adostutako testuaren ardatz nagusiak onartu dituzte, eta Espainiako Gobernuak egintzat eman […]

Sindikal agendarekin abiatu dugu gaurko saioa, datozen egunetan egongo diren protesten eta ekintzen errepasoa egin du Ekhi Etxebarriak. COVID19|ak sortarazitako lan baldintzak  sakon aztertu ditugu Alfonso Riosekin CCOO sindikatuko kidearekin. Argia astekariko Urko Apaulaza kazetaria izan da guren. Hurrengo belaunaldiei utziko diogun zorraz mintzatu zaigu, 750.000 milioi euroko aurrekontua duen […]