CCOO sindikatuak prentsaurrekoa egin du gaur goizean, azken egunotan Argia-k argitaratutako ikerketaren harira eta azken asteetako erabakiei buruzko balorazioa egiteko. Agerraldian, sindikatuaren hizkuntza politikaren ildo nagusiak azaldu dituzte. Alfonso Ríos izan da hizketan lehena, Santi Martínez alboan zuela, eta CCOO Euskadiko zuzendaritzaren babesa atzean. Bestalde, jakinarazi dute 22 prozesu judizial abiatu dituztela hizkuntza eskakizun “gehiegizkoen” aurka, eta horietako hainbatetan arrazoia eman dietela epaitegiek. Halaber, kritikatu dute epaitegien aurrean egindako protestak “anomalia” direla. Sindikatuak salatu du, gainera, bere jardunaren inguruan “narrazio desitxuratua” eraikitzen ari dela, eta azken hilabeteetan jasandako kritikak eta erasoak ere aipatu dituzte. Argia-k argitaratutako ikerketari buruz galdetuta, adierazi dute ez zutela Errenteria-ko kasu zehatzaren berririk. Oposaketetan interesik ez duen pertsona batek helegitea aurkezteari buruz galdetuta, aukera hori ontzat jo dute.
Deskaragtu hemen.

