LANAREN EKONOMIA: Azpikontratazioa, lan istripuak eta Frantziako hauteskundeak

Agenda Sindikalarekin abiatu dugu gaurko saioa, Eki Etxebarriak datozen bi astetan dauden deialdien errepasoa ekarri digu. CCOO sindikatutik  Alfonso Rios batu zaigu, azpikontratazioak dakarren arriskuak lan osasunean aztertu ditu, izan ere azpikontratazioak kostuak aurreztea dakar, lan-istripuen prebentzioaren kalterako, eta horrek laneko ezbehar-tasa handitzea dakar, administrazioen kontrolak eskatzen duena. Igandean Frantzian hauteskundeen bigarren buelta izan zen Jon Bernat Zubirik ezkerreko koalizioen programa ekonomiakoa aztertu du. Saioa bukatzeko Argia astekariaren atala izan dugu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Barkala hautagaiaren proiektuaren nondik norakoak

ar. Eka 21 , 2022
Kirol Eskirol saio berezia dugu honakoa. Ekainaren 24a helmuga, Athletic Club taldearen hauteskundeetarako bidea luzea da, aldapatsua… saio honetan Ricardo Barkala hautagaiaren ordezkaria etorri zaigu estudiora: Oihana Arruti. Beste bi hautagaiek ere jasoa dute elkarrizketa egiteko gonbitea, baina… erantzunaren zain egon, egon…. itxoiten egon behar. Ordubeteko elkarrizketa mamitsua duzue entzungai. […]

Honekin lotuak