Gaurkoan Ekhi Etxeberriaren eskutik Sindikal agenda izan dugu, datozen egunetarako deialdien errepasoa. Gero gai nagusiari heldu diogu , lan erreforma. Abendu bukaeran Espainako Gobernuak, mahai sozialean lan erreforma burutzeko akordioa lortu zuela iragarri zuen. CEOE, CCOO eta UGTko zuzendaritzek adostutako testuaren ardatz nagusiak onartu dituzte, eta Espainiako Gobernuak egintzat eman du hiruko akordioa. Ultraaktibitate mugagabea berreskuratu dute, eta sektoreko lan itunek lehentasuna izango dute enpresakoen aurretik. Urte berriarekin beran lan araudi berria jarri nahi dute martxan. Jon Bernat Zubiri eta Mikel Alvarezek ELA, CCOO, LAB, UGT, CNT eta ESK sindikatuen iritziak bildu dituzte.
Deskargatu hemen.