Pasa den larunbatean bukatu zen Parisen COP 21 gailurra eta gaur Iratxe Arriolak horren gaineko azterketa egin du. Hasteko akordioa bera, espero zena baino baxuagoa, eta batez ere bitarteko gutxirekin. Hemendik aurrera erne ibili behar da gizarte zibila akordioa betetzeko, guk modu pertsonalean egin ahal duguna ahaztu gabe. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151216hizpideairatxearriola.mp3 Deskargatu […]

Jakin badakigu pasa den larunbatean bukatu zela Parisen egindako COP 21 gailurra. Emaitza ere ezagutzen dugu, ia 200 herrialdek sinatu dute oso bitarteko gutxi duen akordioa. Eta orain, zer? Josu Larrinagaren ustez, orain gizarte zibilaren mobilizazioetan eta presioan datza gakoa, Lurra ez suntsitzeko eta hainbat herrialderen trikimailuei aurre egiteko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151214solasjosularrinaga.mp3 […]

Martxan dugu dagoeneko COP 21, klima aldaketaren inguruko Parisko goi bilera, baita horren aurkako erantzunak ere. Horiek igandean hasi baziren ere, datozen egunotan gehiago izango dira, besteak beste, Vía Campesinak antolatuta. Bilera batzuk egiteaz gain, hilaren 12a aurreikusita dute manifestazio handia egitea, Unai Arangurenek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151201solasunaiaranguren.mp3 Deskargatu hemen