Udaberriarekin batera iritsi dira jaiak Bilboko auzoetara, eta urtero bezala, Deustuko jaiak izan dira lehenengoak. Ostiralean hasi, lehenengo asteburua gozatuta, bigarren asteburua bakarrik falta zaie. Jai Batzordeko Maialen izan dugu gurean, eta berak aletu dizkigu hemendik aurrera geratzen diren guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240319_maialen_deutoko_jaiak.mp3 Deskargatu hemen.

Bertsoaren lubakian, beste saio bat dugu airean Bilbo Hiria irratian. Martxoan eta otsailean izandako saio bi eskaini ditugu, aukeraketa diktatorialean: Zornotzako bertso-derbya eta Deustuko jaietako saioa. Hamaika bertsolari (asko ez, 10+1), bi gai-jartzaileren esanetara, bi saio handitan. Deustu eta Zornotza bertsoz blaitu ziren otsailean eta martxoan; ale preziatuenak dituzue entzungai. […]

Deustuko jaiei hasiera emango zaie gaur eta martxoaren 21era arte. Botikazar Parkeko hockey pistan eta Done Petri plazako frontoian ekintza ugari antolatu dituzte. Pandemia garaia hasi zenetik Bilbon antolatzen diren lehenengo jaiak izango dira. Duela urte bete bertan behera geratu ziren lehenengo jaiak izan ziren, ondoren urte gogorra bizi izan […]