Udaberriarekin batera iritsi dira jaiak Bilboko auzoetara, eta urtero bezala, Deustuko jaiak izan dira lehenengoak. Ostiralean hasi, lehenengo asteburua gozatuta, bigarren asteburua bakarrik falta zaie. Jai Batzordeko Maialen izan dugu gurean, eta berak aletu dizkigu hemendik aurrera geratzen diren guztiak.
Gaurko saioan Garazi Navasek obra zehatz baten inguruan aritu da, Ligetiren Hungarian Rock, hain zuzen ere. Obra honen eskutik lehenengo saioaren aurkezpenean aipatu zizkigun musika akademiko edo sasiklasiko horren definizio guztiak zeharkatu eta suntsitu ditu. XX. mendeko musika atonal eta abangoardistaren eredu izan daitekean Hungarian Rock izan du abiapuntu eta […]