Oroimenaz jardun genuen iragan astean, eta oroituz arituko gara oraingoan. Atzera egingo dugu, gogoratu, zertan aritu ginen iaz, eta gogorarazi, lau saiorik behin ohi genuen betelan moduan. Oroimena apetatsua izaki, eta kantuak jarri gabe geratzen zaizkigunez beti. Saio bakoitzak bere horretan jaso ez zuen baina jaso zezakeen abestia jarriko dugu. […]
Down by law
Kartzelak, espaziontziak bailiran. Presoak eguneroko beharretatik askatzen dituen ohikeria, hitz aspertua eta oroimena, oroimina eta kanporako grina. Johny Cash, Down by law, The loneliness of the long distance runner, Un condamné à mort s’est échappé, Oz eta Sarrionandiaren Kartzelako poemak, gaurkoan hizpde. Espetxeak, beraien jabeentzat. DESKARGATU HEMEN