Asteazkenean, martxoaren 16an, Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta liburuaren aurkezpena izango dugu 19:00etan Bilboko Kafe Antzokian, Joanmari Larrarteren eskutik eta Zenbat Garak antolatutako +1 ekitaldi sortaren baitan. Asteazkenean, herri ekimenez sortutako beste proiektu bi gonbidaturik, euskal gizarte zibilak duen indarraz eta aukerez jardungo dute, Larrartek berak eta Ekhilur zein Labore ekimenetako […]

Duela hamabost urteko otsailaren 20an itxi zuten euskara hutsezko egunkari bakarra zena, Euskaldunon EGUNKARIA. Gaur Egunkariaren itxiera gogoratzeko ekitaldia egin dute Martin Ugalde Kultur parkean. Bertan izan gara gu ere eta EGUNKARIAren zuzendari Martxelo Otamendirekin bat egin ahal izan dugu zuzenean. Berak esan digunez, ekitaldiaren helburua orduan gertatutakoa gogoratu eta […]

“Argiatik Euskaldunon Egunkarira: euskarazko egunkaria aldarrikatzeagatik egitera” irakurtzen dugu aste honetako Argiaren azalean, asteon 25 urte beteko baitira Euskaldunon Egunkariaren lehenengo zenbakia kaleratu zenetik, eta ARGIAn sorburua izan zuela gogoratu dute. Gai horrekin hasi da Unai Brea erredaktorea gaur, gero beste batzuk jorratzeko: Sakonean Pascal Gaigne, eta Bizilagunak ezagutzea lehen […]

Jabi Zabala, sarean.com. Honako hau dio bere blogean: “Iragan astean heldu zen albiste ona: artxibatu dute EGUNKARIAren auzi ekonomikoa eta, horrenbestez, amaitu da 11 urteko gaubeila, hamaika amesgaizto eragindakoa. Hortaz, ostiralean pozik hurbildu nintzen Andoainera, auzipetuek antolatutako eskertza ekitaldira”… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141028solasjabiegunkariagutuna.mp3  Deskargatu hemen