Urte batzuk indarrean daramatzan azoka hau larunbat goizean hasiko da, hilaren 18an. Helburuen artean bertako nekazari gazteei laguntzea dago, euren produktuak salduz. Beraz, produktu horiek bertokoak eta ekologikoak dira. Larunbatean sasoiko produktuak eta gehiago izango dira jarriko dituzten 25- 30 saltokitan, Unai Arangurenek azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150714solasunaiaranguren.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den ostiralean egin zuten, EHNE-Bizkaiak eta Bizilurrek antolatuta. “Euskal Herrirako bestalako bizitza-ereduak lortzeko burujabetza ereiten” liburuak hiru gaitan oinarritzen da: Elikadura burujabetzan, Tokiko politika publikoetan eta Laborantzari dagozkion printzipioak, tresnak etabarrean. Alazne Intxauspek aurkezpena oso ondo egon zela esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150630solasalasneintxauspe.mp3 Deskargatu hemen

Durangoko baserritarra eta EHNE-Bizkaia sindikatuko Exekutibako kidea da Alazne. Apirilean, beste euskal ordezkari batzuekin, Brasil hegoaldean egon zen: MST (Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra edo Lurrik gabeko nekazarien mugimendua), emakumeen mugimenduak, eskolak, nekazaritza ekologikoa, industriala, transgenikoak, elikadura burujabetza… Horretaz eta gehiagotaz hitz egin digu durangar honek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150602solasalazneintxausti.mp3 Deskargatu hemen. […]

Pasa den asteko ostiralean Etxalde mugimenduak agerraldia egin zuen Astigarragako Petritegi sagardotegian, “Babestu ditzagun bertoko elikagaiak” manifestua aurkezteko. Bertan, Ipar zein Hego Euskal Herriko hainbat laborarirekin batera, beste lagun asko egon ziren. Manifestuan, Elikadura burujabetza eta nekazaritza iraunkorra eskatzen ditu Etxaldek, Xarles iturbe EHNE-Bizkaia sindikatuko kideak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150421solasxarlesiturbe.mp3  Deskargatu […]