Aiko Taldeko Sabin Bikandi tanborileroa izan dugu saioan. Igandean Urkiolan ospatu behar duten Dantzari Dantzazale eguna aurkeztu digu. EHUko udako ikastaroen barruan antolatu duten Tradegin ikastaroak aurkeztu dizkigu. “Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen” izenburupean, hiru egunez luzatuko den ikastaroak, tradiziozko dantzaren inguruan sortzeko modu, proposamen eta esperientziak […]