Hainbat erakunde ekologista, sozial, sindikal eta auzokidek dei egin dute irailaren 15ean Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzera ,”Deskarbonizazioa orain! Azkarra, zuzena eta behin betikoa” lelopean, erregai fosilei amaiera eskatzeko. Euskal Herrian Europako findegi handienetako bat dugu, PETRONOR-REPSOL, Estatuko enpresa kutsatzaileena eta dirulaguntza publikoen ureztatua. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230912_ekologistak%20martxan.mp3 Deskargatu hemen.
ekologistak
Gaur aurkeztu dituzte Bilbon Enaden Begiak Jardunaldi ekologistak. Ea herrian egingo dira, ekainak 2 eta 3an. Jardunaldi ekologista hauek memoria historikoa landu eta indarren bilgune izatea nahi dute antolatzaileek. Eako udalak antolatu ditu Enaden Begiak Fundazioa, Bizi Sare, Euskal Kostalde Ez Nuklearreko komisioa, Alternatiben herria eta bestelako elkarte ekologista eta […]
