Euskaraz bizitzeko gune seguruak sortzea, sareak ehuntzea eta hirian euskaldun izatea posible eta desiragarri egitea. Horixe izan da Zenbat Gara elkartearen lanaren ardatza azken hiru hamarkadetan, eta horregatik jasoko du aurten Elkar Fundazioaren eskutik Ibilbideari Elkar Saria. 1990eko hamarkadan sortu zen elkartea, Bilbon, Gabriel Aresti euskaltegiaren inguruan. Hura izan zen […]
