ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalaean, erraketistak. 1971tik 1980ra emakume erraketalariak profesionalki aritu ziren munduko frontoi ezagunenetan, eta, gaur egun, ia-ia ahanzturan geratuta daude. Eli Pagola kazetariak atzera begirako erreportajea egin du. Bestalde, aurten 30 urte betetzen dira lehen haize errotak ipini zituztela Nafarroan. Adituekin hitz eginda, erreportajea […]
erraketistak
Frontoian egiten den pala jokoa izan dugu hizpide gaurko saioan. Gatikako Artepe taldeak 10 urte bete dituen aitzakian Iker Sarria elkarrizketatu dugu; Iratxe Aranaga Gabriel Arestiko ikasleak Berangoko frontoian biltzen den emakume taldearen berri eman digu; Leire Alberdik “Erraketistak” erreportajea zabaldu du; Aerobik irakasle naiztarrak; Ane Zabalak Eskirol atalean “Rocky” […]
Frontoia dugu hizpide gaurko saioan. Pilota txikia, harmaila, frontisa, txapa… Horretarako, saio potolo-betea osatu dugu: Ibai Zabala pilotari berriztarra izan dugu estudioan eta, monografiko guztiek lez, Frontoiaren saioak ere izan ditu ekarpenak. ADOS pilota elkartea ezagutu dugu Yera Agirre pilotari leitzarrraren ahotan; erraminta ezin da falta frontoian, eta Palaren Unibertsitatean […]
