“Catering industrialari aurre egin dioten eskola jantokiak” irakurtzen dugu aste honetako Argia astekariaren azalean, eta horrekin hasi Unai Brea gaur zenbaki honek dakarrenaren azalpena. Izan ere, eskola jantokietan Larrabetzuko Altzaga dugu sukaldeak kentzeko erasoari eutsi dion bakarretakoa eta, gai horri buruzkoa dakar Argiak erreportaje zabala. Gero, Hedoi Etxarteri egindako elkarrizketa, […]

Futbolariak eta printzesak antzezlana topiko sexiste aurre egin nahi dien antzezlana da. Parekidatasuna eta berdintasunaren inguruan dihardu, bakoitza den moduan izan daitekeela aldarria egiten du. Odei eta Lur eskolako ganbaran elkartzen dira klasetik ihes egin ostean, bertan jolasaren bitartez bere barrenak uztuko dituzte. Galder Perez antzezlanaren zuzendari eta gidoigilea eta […]

Nerbioigoiena Tokiko Elikadura Batzordeak antolatuta, ostegunean, maiatzaren 21ean hitzaldia izango da Laudioko Kultur Etxeko Arraño aretoan. Bertan, Iñaki Lazarobasterrek eta Marijo Imazek, “Elikadura eta subiranotasuna” goiburupean, eskola jantokiaren gaurko eredua eta alternatibak aztertuko dituzte, Iñaki Urkixo Laudioko baserritarrak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150519solasinakiurkixo.mp3 Deskargatu hemen