IBAIZABAL: Gure platera gure aukera eskola jantokiak eraldatzeko ekimena

 Gure Platera gure aukera ekimena hezkuntza-komunitate, lehen sektore eta gizartetik sortu den eskaera bati erantzuteko jaiotako plataforma da,  egungo eskola-jantokien eredua aldatzeko nahia. 2000 urteko araudi batek “kudeaketa zuzena” izeneko eredu bakar baten bidez kudeatzera derrigortzen ditu EAEko ikastetxe publikoetako jantoki guztiak. Catering enpresa batek kudeatzen ditu jantokiak, eta poliki-poliki sukalde guztiak desagertzen ari dira. Zer jaten dute gure seme-alabek? Catering-enpresek unean-unean informazioa bidaltzen diete familiei ematen dituzten menuei buruz, baita nutrizio-baloreena ere batzuetan, baina ez dira gardenak elikagaien jatorri edo kalitateari buruzko informazioa eskatzen zaienean.Guzti hau aldatzeko nahiz sortu da Gure platera gure aukera ekimena, eskola-jantokien aldaketa emateko. Gurean izan da Lurdes Imaz ekimen honen xehetasunak emanez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Artizarra

og. Urr 27 , 2016
Merkurio eta Lurraren artean kokaturik dagoela, Artizarra gurearen planeta haurridea dela esan izan dute zientzialariek, zenbait ezaugarritan antzekotasun nabariak dituztelako, nahiz eta beste askotan zeharo ezberdinak diren. Adibidez, berotegi efektu handi eta luze baten ondorioz, bertako atmosfera jasanezina bilakatu da, benetako infernua, nolabait esan. Gaurko irratsaioan, Artizarra hobeto ezagutze aldera, […]

Honekin lotuak