Gaurkoa bezalako egun batez hil zuten Algortan espainiar poliziek Eustakio Mendizabal Benito, Txikia, (Itsasondo, Gipuzkoa, 1944ko urriaren 9a – Algorta, Bizkaia, 1973ko apirilaren 19a) euskaltzalea, poeta eta ETA erakunde armatuko kidea. Euskadi Ta Askatasunaren Fronte Militarreko buru nabarmena izan zen bere garaian. Bere bizitzako pasarte batzuk gogora ekarriko ditugu gaurkoan. […]

Ostegunetan ohi dugun bezala, aste honetako Argia astekariak dakarrenaren berri eman digu  Lander Arbelaitz kazetariak . ETA erakundearen ziklo amaierari buruzko erreportaje sakon eta mamitsua izan dugu hizpide lehenik eta behin, eta honetaz gain, Irungo ikastetxe batean garatutako proiektuaren inguruko erreportajea ekarri digu, laborategi naturala antolatu dute, putzua eraikiz hezegune […]

Biharko egunari begira jarri gara Hizpidea saioan, foku guztiak Baionara begira izango dira biharkoan eta Foro sozial iraunkorreko koordinatzailea Agus Hernan izan da gurean. Gatazkaren ondorioak konpontzeko prozesuan «blokeo anitz» zeudela ondorioztatu zuten iazko urrian, eta biharko egunera heltzeko lan asko egin da. Biharko eguna denen garaipena izango da, Hernanen […]

Apirilaren 8an ETA erakundearen armagabetzea beteta egongo zela jakin genuen. Larunbatean, aldiz, armagabetzearen inguruko foroa izan zen Biarritzen. Antolakuntzan Bake Bidea eta Bake bideako kide den Anaiz Funosasekin hitz egin dugu gaurko saioan. Interes berezia hartu zuen Biarritzen antolatutako foroak. Bigarren saioan, joan den abenduan Luhuson izaniko operazioak sortutako egoera […]

Duela gutxi, Errenteriako Udalak “Oroimen partekatu baterantz” txostena (PDF) atera du. Oroimen arloan gogoratu azken bolada honetan dauden desadostasunak: Errenterian, aldiz, udalan dauden talde guztiek sinatu dute aipatu txostena. Julen Mendoza alkateak esan digunez ” urte batzuk barru konturatuko gara txosten honen balioaz”. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151113hizpideajulenmendoza.mp3 Deskargatu hemen.