Ostegunetan ohi dugun bezala, aste honetako Argia astekariak dakarrenaren berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak . ETA erakundearen ziklo amaierari buruzko erreportaje sakon eta mamitsua izan dugu hizpide lehenik eta behin, eta honetaz gain, Irungo ikastetxe batean garatutako proiektuaren inguruko erreportajea ekarri digu, laborategi naturala antolatu dute, putzua eraikiz hezegune batean gertatzen dena ikasteko. Nazioarteko erreportajearen berri ere eman digu , Bi andreok hamar zentral nuklear gelditu dizkiete Zuma eta Putini.
Deskargatu hemen.