Agus Hernan (Foro Sozial Iraunkorra): “Armagabetzea segurua, egiaztagarria eta behin-betikoa izango da”

Biharko egunari begira jarri gara Hizpidea saioan, foku guztiak Baionara begira izango dira biharkoan eta Foro sozial iraunkorreko koordinatzailea Agus Hernan izan da gurean. Gatazkaren ondorioak konpontzeko prozesuan «blokeo anitz» zeudela ondorioztatu zuten iazko urrian, eta biharko egunera heltzeko lan asko egin da. Biharko eguna denen garaipena izango da, Hernanen iritziz. Bihar duela bost urte eta erdi hasitako bake prozesuan mugarri izango dela deritzote Foro Sozialeko kideek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KORRIKA BILBON: Atzoko irrati saioa osorik entzungai

ol. Api 7 , 2017
Bilbo Hiria irratiak Bizkaia irratiarekin elkarlanean zuzeneko kontakizuna egin zuen, Bilbotik Korrika pasatzen zela eta, auzolanean, Korrikaren ahotsak batu genituen ibilbideko hainbat puntutan. Urduritasuna, emozioa izan ziren nagusi, ehunka korrikalari batu ziren euskararen aldeko lasterketara, eta bide bazterrak ere jendez beteta zeuden. Txalo-zaparradapean, 40 kilometro egin zituen Korrikak Bilbon barna. […]

Honekin lotuak