Esnatu, kanpalariok! Ez ahantzi botak! Hotz dago gaur Hotz egoten da beti! Miamin al gaude? Ez dut uste! Meteorologia zerbitzuak elur-ekaitza igarri du! Baina bada gauza zirraragarriagorik! Hotza! Bereziki hotza! Denon ahotan dagoen galdera Aho zimur eta urdinduetan… Etorriko al da Phil bere itzalari begiratzera? Punsutawney Phil! Bai, animalien lagunok! […]

Zinema memoria ariketa bailitzan erabili izan dute, darabilte, darabilgu askok. Euskarri fisikoa ematen zaio oroimenak bestela trakeski, era sortzailean gordeko lukeenari. Zera hori soinu-iruditan, gertakari segidan jartzerakoan, ordea, oroitzea ekintza aktibo bihurtzen da, eta irakurketa hutsa lirudikeena idazketa bihurtzen da. Andrei Tarkovskik behin pentsatu omen zuen publikoari zirrara eragiteko erarik […]