Manifestazioa egin dute Bilbon, ‘Etxera bidea gertu’ lelopean. Sarek esan du amaitzear dagoen urruntze politikak “sufrimendu handia” ekarri duela. Pandemiak ezarritako parentesiaren ostean, hiru urte geroago milaka lagunek Bilboko kaleak bete zituzten larunbatean  ostera ere, Sare Herritarrak deituta, Etxera bidea gertu goiburupean. Euskal presoen urruntzea amaitzear dagoela, manifestariek eskatu zuten […]