Euskal gizartearen gehiengo handi batek aurrera egiteko duen borondatea berretsi egin duela adierazi du Sarek

Manifestazioa egin dute Bilbon, ‘Etxera bidea gertu’ lelopean. Sarek esan du amaitzear dagoen urruntze politikak “sufrimendu handia” ekarri duela. Pandemiak ezarritako parentesiaren ostean, hiru urte geroago milaka lagunek Bilboko kaleak bete zituzten larunbatean  ostera ere, Sare Herritarrak deituta, Etxera bidea gertu goiburupean. Euskal presoen urruntzea amaitzear dagoela, manifestariek eskatu zuten presoei ezartzen zaien «salbuespen politika» bertan behera uzteko, eta horiek «etxeratzeko bidean» jartzen ari diren oztopoak kentzeko.Atzo igandez  Jose Azkarraga eta bego Atxa Sare plataformaren bozeramaileek balorazioa egin zuten. Azpimarratu zuten “Bilboko kaleetan, euskal gizartearen gehiengo handi batek aurrera egiteko duen borondatea berretsi egin dela. Irudiak ikusi besterik ez dago.  Ozen aldarrikatu zen Euskal presoei oraindik aplikatzen zaien salbuespen legeari amaiera emateko momentua iritsi dela.”

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

XEREZADEREN ARTXIBOA: E. M. Forster, Etxegabekoa (3)

al. Urt 9 , 2023
Gaurko literatur saioa “Makina gelditzen ari da” E. M Foster idazlearena. Itzultzailea Jasone Larrinaga dugu. Edward Morgan Forster ingelesezko eleberrigilea izan zen. Bere eleberri ezagunen artean daude “ Gela bat ikuspegi batekin”  eta “Indiarako bidai txartela” Lan horiek filme ezagunen oinarri izan ziren. Gaurkoan “etxegabekoak” ipuina duzue entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2022/xerezade/Xerezade_makina_gelditzen_ari_da_3.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak