Bilboko Aste Nagusia hasteko egun gutxi falta direnean, preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko aldarria plazaratu dute Bilbon. Aurtengo jaietan ere sarek “Etxera”eguna antolatu du, baina helburu argia jarri dute: 2027ko Aste Nagusia errepresaliaturik gabeko Aste Nagusia izatea. “2027ko Aste Nagusian, denak etxean!”, aldarrikatu dute. Ildo horretan, gatazkaren ondorioak gainditzeko […]