2024-2025 ikasturterako matrikulazio kanpaina otsailaren 7tik 23ra bitartean zabalik egongo da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako, EAEko eskola eta institutuetan. Larunbata honetan Euskal Eskola Publikoan matrikulatzea sustatzeko argazki jendetsu bat egingo dute Bilboko Arriaga plazako  eskaileretan. “Zaindu maite duzun hori. Matrikulatu Publikoan” lelopean.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240202_arantza_euskal_eskola_publikoa.mp3 Deskargatu hemen.  

Azaroaren 6an izango da Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak Bilbon deitutako manifestazioa. Mobilizazioarekin indarrean dagoen hezkuntza sistema duala, eredu publiko eta pribatua diru publikoz finantzatzen dituena, gaitzetsiko dute. Plataformako kidea den Eli izan da gurekin, eta mobilizazioaren nondik norakoak azaldu dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211027_EuskalEskolazHarro.mp3 Deskargatu hemen.