Gaurkoan azaroan egondako hiru kongresu aipatu dizkigu Ula Iruretagoiena arkitektoak. Hiru gai nagusi izan dira kongresuetan,  euskal lurraldearen etorkizuna, administrazioaren ikuspegia eta hiriaren ekonomia, hau da, turismoa euskal hiriburuetan. Gaur eguneko hiriak trantsizio hiriak dira, hiriaren aukerak, ekonomia eredu hegemonikoetatik at. Turismoaren fenomenoa euskal hiriburuetan gertatzen ari da une honetan. […]