HIZPIDEA: Euskal hiria, Euskal Herria hiri handi bat bezala irudikatuta

Gaurkoan azaroan egondako hiru kongresu aipatu dizkigu Ula Iruretagoiena arkitektoak. Hiru gai nagusi izan dira kongresuetan,  euskal lurraldearen etorkizuna, administrazioaren ikuspegia eta hiriaren ekonomia, hau da, turismoa euskal hiriburuetan. Gaur eguneko hiriak trantsizio hiriak dira, hiriaren aukerak, ekonomia eredu hegemonikoetatik at. Turismoaren fenomenoa euskal hiriburuetan gertatzen ari da une honetan. Udan Donostiarren artean oso ohikoa izan da entzutea “alde zaharrean sartzerik ez da”. Hau da, efektuak herritarren bizimoduan eragiten hasi da. Bestetik egun hauetan Euskal Hiria kongresua ospatzen ari da, Eusko Jaurlaritzak urtero antolatzen duen kongresua. Lurralde antolamenduaren inguruan. Euskal Hiria hitz polemikoa suertatu da. Euskal Herria ordez Euskal Hiriaz hitz egiten da kongresuan.  Bernardo Atxagak asmatutako hitza bada ere, hirigintzara eramaterakoan, urbanizatze-prozesu bat adierazteko erabili nahi izan da. Helburua,  herrialdea hiri handi bat bezala irudikatu, mundu globalean lehian egoteko aukera izateko. Puntu lodi bat izan dadin mundu mapan alegia. Horretarako, Abiadura Handiko Trena, azpiegiturak eta hazkuntza beharrezkoa izan da. Berandu ohartu gara, lurraldea urbanizatzeak ez gaituela handi egiten ez eta lehiakortasunerako hobetu prestatu ere.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: "Fakiu" antzezlana Atx teatroaren berria

az. Aza 23 , 2016
Bilboko Atx Teatroa konpainiaren “Fakiu“ antzezlana ezagutu dugu. Iñaki eta Sandra izan dira gurean. Eguneroko indarkeriaren ingurua hausnartzen dute lan berrian. Biolentzia bere adiera guztietan aztertzen du ATX Teatroren “Fakiu” lan berrienak. Norbanakoaren primitibotasunean sakontzen du obra honek,umore beltzez josita. Emanaldi bakoitzean, ikusleen esku egongo da amaiera. Biolentziaren forma guztietan […]

Honekin lotuak