Euskaltzaindiak azken 50 urteetan euskararen normatibizazioaren arloan egindako lana biltzen duen gidaliburua plazaratu du, Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin batera: Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018. Hain zuzen ere, 2018an, Akademiaren mendeurrenaren baitan egin zen jardunaldian jasotakoak bildu dira argitalpen berrian: guztira, jatorri askotariko 49 adituk hausnartu eta esandakoak. Andres Urrutiak Euskaltzainburuak ekarri […]