Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Antzerkia, musika, zinema eta kultur ekitaldiak izango ditugu hirian eta inguruan. Beraz, aukeratu gustukoen daukazun plana eta animatu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250404_agenda_keparen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.    

Hainbat  gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko Barnetegian. Bilbo hiria irratia bertara joan eta, gazteekin batera, irrati tailerra antolatu du. Bertatik bertara irrati saioak egiteko aukera izan dute. Saioan zehar kirola, herrian gertatutako istorio harrigarriak, eguraldia eta iragarkiak izan dira protagonista. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230622%20bakaikutik.mp3 Deskargatu hemen.