Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Antzerkia, musika, zinema eta kultur ekitaldiak izango ditugu hirian eta inguruan. Beraz, aukeratu gustukoen daukazun plana eta animatu zaitez!
Osasun Publikoaren Aldeko plataformek pribatizazioaren aurkako mugimendua indartzen jarraitzen dute, eta Euskal Herriko eskualdeetatik hedatzen den bitartean haien ekintzak eta aldarrikapenak hobeto koordinatzen dabiltza. Horren inguruan aritzeko, Mireia Saiz, Barakaldoko Osasun Publikoaren Aldeko plataforma eta Osasun Publikoaren aldeko koordinadorako kidearekin berba egin dugu. Euskal Herriak Kapitalari Plantok argitaratu berri duen […]