Urriaren azken kolpean txapelketei begira izan gara, eta 3 lurraldeko saioak ekarri ditugu. Bizkaian, Igorre eta Ortuella elkartu ditugu; Nafarroan, Tutera eta Zangotza eta, XILABAn Mauleko taulagainean egon gara. Bertsolarien kantu ederrak eta prosa (puntuak, bertsolarien izen-abizen eta izanak…) uztartuta osatu dugu 266.a. https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211027_potto_txapelketak_266.mp3 Deskargatu hemen.

Ekialdera begira jarri ditugu gaurkoan POTTO saioaren mikroak. Gipuzkoako Bertsolari txapelketa abian da aspaldian eta, azken fasean sartuta dugun honetan, 5 final laurdenak aztertu ditugu. Ibon Burgoa soinu-teknikari lanetan eta Erlantz Ibargurengoitia esatari, Andoain, Eibar, Irun, Azkoitia eta Azpeitia herriak bisitatu ditugu, taulagaineko bertsolariek kantatutako bertsoen aukeraketa diktatoriala ekartzeko. Gozatu […]

Gai-jartzailerik gabeko saioak izan ditugu gaurkoan entzungai. Domekan zein astelehenean, Mungian eta Gernikan hurrenez hurren izandako bertso-saioetako alerik preziatuenak, aukeraketa diktatorialean. Domekan, eta Mungiako Lore Jokoetan izan zen balkoitik balkoira saioan, kantuan izan ziren Sustrai Colina eta Jone Larrinaga; astelehenarekin batera, berriz, Gernikako urriko akabuko astelehenaren aitzakian bildu ziren Onintza […]

Gaurko POTTO saioan, Erlantz Ibargurengoitiak, Josu Zabalak eta Axier Goñik Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren akabuko final laurdena aztertu dute, Eskoriatzan jokatutakoa. Saio horretan Unai Agirre izan zen garaile, eta bertako bertsorik onenak dira entzungai; era berean, notiziak eta agenda-proposamena ERE bada. Azken buruko lez, Martín Aramendi bertso-epaileak txapelketan bertsoaren puntuazioa nola […]