POTTO: Gipuzkoako Bertsolari txapelketako 5 final laurdenak aztergai

Ekialdera begira jarri ditugu gaurkoan POTTO saioaren mikroak. Gipuzkoako Bertsolari txapelketa abian da aspaldian eta, azken fasean sartuta dugun honetan, 5 final laurdenak aztertu ditugu.
Ibon Burgoa soinu-teknikari lanetan eta Erlantz Ibargurengoitia esatari, Andoain, Eibar, Irun, Azkoitia eta Azpeitia herriak bisitatu ditugu, taulagaineko bertsolariek kantatutako bertsoen aukeraketa diktatoriala ekartzeko.
Gozatu
Biba el verso!
Lagun on batek zioen lez: “Muy bien, txabal, pero hay ke mejorar”
Biba Apolo

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Azaroaren 8tik 15era ospatuko da Zinebiren 61.edizioa

og. Aza 7 , 2019
Gaur irekiko ditu ateak Arriaga Antzokiak Zinebiren 61.edizioari hasiera emateko. Arratsaldeko 8etan izango da hitzordua Antzokiko agertoki nagusian, Sra. Polaroiska kolektibo artistikoaren gidaritzapean. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian 57 dira Sekzio Ofizialean lehiatuko diren film laburrak, horien artean 7 euskal zinegileek eginak. Ohikoa den moduan, galaren amaieran euskal […]

Honekin lotuak