Lur eta Joseba etorri zaizkigu, beste 15 lagunekin, Hau Pittu Hau konpartsaren Euskara Saria jaso duelako Gure Zirkua ekimenak. Euskarazko zirkuaren alde egindako ekarpen itzela saritu nahi izan du konpartsa euskaltzaleak, euskararen sustapenean edo defentsan nabarmendu den norbaiten alde Aste Nagusian urtero egiten duen aipamen berezi horrekin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250821_gure_zirkua.mp3 Deskargatu […]
Gure Zirkua
2018an egin zuten lehen bira, eta maiatza hasieran zazpigarrenari eman diote hasiera; ostiraletik aurrera Gure Zirkua Arrigorriagan izango da. Montaje eguna zuten gaur, baina Iker Galartzarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Montaje egunak gogorrak diren arren, asko merezi duela kontatu digu. Arrigorriagan bi asteburu egongo dira, ia sarrera guztiak salduta […]
Mungian eta Bakion eskainiko ditu hurrengo emanaldiak Gure Zirkua, lehen euskal zirku ibiltariak; asteburu bitan Mungian, ekainaren 21etik 30era; eta astebeteko deskantsua hartu ostean, Bakion, uztailaren 12tik 20ra. Gure Zirkuak Bizkaian aurten eskainiko dituan azken emanaldiak izango dira. 2018an egindako lehen biran, 25.000 ikusle baino gehiago erakarri ondoren, Gure Zirkuak […]
Proposamen ugari ekarri ditugu Bilbo hiria irratiko kultur artefaktura. Lehenengo Saioa taldeko Kamila Zubeldiarekin berba egin dugu. Marieder Iriartek eta Kamila Zubeldiak osatzen dute Saioa taldea. Folk akustikoa lantzen dute eta hirugarren lana argitara berri dute. “ Hiru , hamalau” deiturikoa, hirugarren lana, hamalau kantu berri, argazki bat, hamalau autore […]
