Lur eta Joseba etorri zaizkigu, beste 15 lagunekin, Hau Pittu Hau konpartsaren Euskara Saria jaso duelako Gure Zirkua ekimenak. Euskarazko zirkuaren alde egindako ekarpen itzela saritu nahi izan du konpartsa euskaltzaleak, euskararen sustapenean edo defentsan nabarmendu den norbaiten alde Aste Nagusian urtero egiten duen aipamen berezi horrekin.
Aste Nagusiaren alderdi soziologikoei erreparatu diegu Xabier Aierdirekin, prospektiba egin nahian. Migrazioaren eta demografiaren bilakaerak, aisian, kontsumoan, jai ereduetan eta konpartsetan eragin du eta eragingo du. Etorkizuneko Aste Nagusia eta gizarteak hartuko duen norabidea begitantzen saiatu gara Xabierrekin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250822_xabierAierdi.mp3 Deskargatu hemen.