2018an egin zuten lehen bira, eta maiatza hasieran zazpigarrenari eman diote hasiera; ostiraletik aurrera Gure Zirkua Arrigorriagan izango da. Montaje eguna zuten gaur, baina Iker Galartzarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Montaje egunak gogorrak diren arren, asko merezi duela kontatu digu. Arrigorriagan bi asteburu egongo dira, ia sarrera guztiak salduta dituzte baina Ikerrek azaldu digu sarrera kopuru bat txarteldegian gordeta dagoela, momentuan bertan erosi ahal izateko. Gure Zirkuko esentzia nagusi izango da zazpigarren birako ikuskizunetan; hori bai, betiko diziplinak haien estilora eramaten dituztela argi utzi du. Arrigorriagatik, Azpeitira, ondoren Lekeitiora eta abuztuan Orion izango direla aurreratu du Ikerrek.
Deskargatu hemen.