Aurtengo Aste Nagusian Bilboko Konpartsek bandera urdinarekin saritu nahi izan dute hedabideok, bereziki euskal hedabideok egindako jarraipena. Bandera urdinak Aste Nagusiaren alde egindako ekarpen edo jarrera positiboa saritzeko sortutako aipamena da, bandera marroiak, aldiz, jaiak hondatu edo Aste Nagusia hondatu edo kaltetzeko lanean nabarmendu direnak aipatzeko sortu zen. Aurten, erasotzaileentzat […]

Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu goizeko Ibaizabal goizeko magazinearen atal honetan. Elikadura burujabetza, Ondarroako Piztiak taldea , Jule Goikoetxea EHUko irakasle eta ikerlariak Martin Ugalde foroan eskainitako Euskal Estatugintza Feminista hitzaldia eta Elgoibarko Euskal Eskola Publikoaren jaia aipatu dizkigu Zabalak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solasasteane.mp3 Deskargatu hemen

Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. Hasteko, egunotan izango diren saio batzuk aipatu eta ondoren, igandean, Korrika Bilbora heltzen denean, Korrika Telebista bihurtuta dagoen Hamaika telebistak, ETBrekin eta beste hedabide batzuekin egingo duen telebista emanaldi bateratua aurkeztu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150327solasanelupis.mp3  Deskargatu hemen