Aste honetako saioan, luze eta zabal hitz egingo dugu Auzitegi Nazionalaren epaiari buruz. Epai horren arabera, langileek ez dute mugikor pertsonal bat erabili behar beren enpresen sistemetan bi urratsetan egiaztatzeko. Epai honek zenbaterainoko zentzua duen eta bi urratsetan egiaztatzeko zer bitarteko informatiko behar diren aztertuko dugu. Humaneren AI Pin-az ere […]

Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak Euskaldunon Harrotze Astea antolatu du gaurtik apirilak 28ra. Intza Gurrutxaga mugimenduko kide eta bozeramailea izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Kalera atera eta euskaldunak saretzeko beharretik sortutako astea da Gurrutxagaren hitzetan. Gaineratu du, maila nazionaleko 5 ekimen antolatu dituela mugimenduak eta […]

Hauteskunde biharamuna dugu gaurkoa, datuen balorazio eta analisi eguna. Datuak dira gaur protagonista, irabazleak, galtzaileak, akordioak, ziko aldaketa… Data saltsa zertxobait ordenatu eta aztertu dugu Xabier Aierdi soziologoarekin. Bere hitzetan, aipatzen zen ziklo aldaketa iritsi da eta atzo gaueko emaitzek eragina izango dute Foru Hauteskundeetan. Bestalde, Aierdik titular moduan utzi […]

Aizu aldizkariaren apirileko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Kepa Errasti aktorearekin hitz egin dute, besteak beste, zentsuraz, zineaz, antzerkiaz eta obrak gaztelaniara ez itzultzeaz. Gainera, Nagore Rementeria Teknopolis saioko zuzendaria ere elkarrizketatu dute formatu txikiagoan. Bukatzeko, Baudonne etxaldeari buruzko erreportajea ondu dute.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240422_enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen.