Aurreko saio batean aipatu genuenez, Edward Wilson biologoaren arabera, planeta erdia libre utzi beharko genuke ondo bizi ahal izateko. Bada, hori ezinezkoa izanik, 2022ko abenduan 130 estatuk sinatu zuten planetaren %30 babesteko berba ematen duen akordio bat. Bost hamarkadotan %17ra iritsi gara eta horren bikoitza babestea oso erronka handia izango da, beharrezkoa den kopurura iritsiko ez bada ere. Ingurune naturalak edo ez humanizatuak, hala ere, ez dira lurraldeka neurri horretan banatzen. Euskal Herrian, adibidez, ez gara iristen ezta %17 global horretara eta biosferaren erreserbak ere kolonizatuak izateko arriskuan ditugu.
Deskargatu hemen.