Aita Mari ontzia Euskal Herrian

Mediterraneo itsasoan bi hilabete pasatu ostean, martxoaren amaieran bueltatu zen Aita Mari ontzia Euskal Herrira. Orain Bilbon dago, Getariara ere joango da eta, azkenik, Pasaian izango da ikusgai. Leire Motriko Aita Mari ontziko komunikazio arduraduna da eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Hamabigarren erreskatea amaitu zuten duela ia hilabete eta guztira 43 lagun erreskatatu dituzte. Leirek gaineratu du laguntza oro dela ongi etorria, eta lagundu nahi izanez gero, beti dagoela egiteko zeozer. Ekainean berriro itsasoratzeko ideia dutela azaldu digu Leirek, baina argi esan du oraindik data zehatzik ez dutela.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Fisiora joateko beldurraz Oier Gorosabelekin

og. Api 25 , 2024
Fisiora joateko beldurraz aritu gara gaur Oier Gorosabelekin. Beldurra nola eta nork sortzen duen azaldu digu Gorosabelek eta horri aurre egiteko zer egin daitekeen. Gorosabelen hitzetan, fisioa ondo aukeratzean dago gako; gainera behin eta berriro azpimarratu du oso garrantzitsua dela norberak daukanaz ikastea eta ondo informatzea.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240425_oier_fisiora_joateko_beldurra.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak