Igandean Olentzero eta Mari Domingirekin batera egoteko aukera izango dugu , “Olentzero jaia” ospatuko da Bilboko Kafe Antzokian. Gabonak ate joka dabiltza eta horrekin batera, haur eta helduentzako egun bereziak antolatu dute Zaparra haur konpartsak eta kurkuluxetan ume guneak. Ospakizun honen helburua haurrek eta haien gurasoek une dibertigarri eta gozoa pasatzea da, gure tradizioan agertzen diren pertsonaiekin batera: Mari Domingin, Galtzagorriak, Olentzero….
Gaurkoa Uribe kostako Hiruka aldizkariko errepasoa egin dugu Unai Brearekin batera. Abenduko zenbaki berezian Gabonetako pirotekniaren inguruan eginiko erreportajea ekarri digu. Laster entzungo dira bolanderak, txapliguak eta askotariko petardoak han eta hemen. Askok horietaz gozatuko dute, bolborazko artefaktu horiek sortzen dituzten argiek, soinuek, distirek eta txinpartek hipnotizatuta. Baina aldi berean, […]