Bilboko haurren euskararen erabileraren egoeraren inguruan kezkatuta hainbat eragilek Guk ere bai ekimena jarri dute martxan. Ume gehienek haien ikasketak euskaraz burutu dituzten eta burutzen ari diren arren, haien arteko harremana, guraso eta haurren arteko harremana eta oro har, haien egunerokotasunean ager daitezkeen funtzio sozial guztietan ez dute euskara erabiltzen: kirol jardueretan, aisialdikoetan, zinean, Watsaopak, eta abar. Hori dela eta, hainbat ikastetxetako irakasleek, gurasoek, zenbait kirol taldetako kideek,aisialdiko begiraleek, auzoetako herri taldeek, euskaltzaleok, eta beste hainbatek Guk ere bai ekimena abian jarri dute, gaurkoan hori ezagutzeko aukera izan dugu.
Deskargatu hemen.