Pasa den ostiralean, gaueko 22ak inguru, nola erreakzionatu zuten hedabideek? Nola jorratu dituzte Pariseko gertakariak? Jabi Zabalak galdera horiei erantzun die gaurkoan, Euskal Herrian, Espainiako TDTan eta nazioarteko kateetan egin zuten jarraipena -eta jarraipen eza– aztertu ditu. Horrekin batera Pariseko eta Beiruteko sarraskien trataeran erabilitako “standard bikoitzak” eta Shock doktrinaren […]

Hizpidea magazinean ohikoa denez, zortzi hedabideren izenburuak irakurri ondoren, sakontzea tokatzen zaigu. Gaurkoan, Oihana Etxebarrietak bi gai jorratu ditu: jabier Salutregi gaur espetxetik aterako dela alde batetik, eta bestetik, Nafarroako gobernuak aurkeztutako Abortatzeko eskubidearen aldeko zirriborroa. Gotzon Elizburuk, aldiz, EAJk iragarritakoa hartu du hizpide, legealdi honetan ez duela Estatus berriaren […]

Gaur berri bat nagusi da Kataluniako hainbat hedabidetan: Parlamenten burujabetzaren aldeko aldarria eta erantzunak. Aritz Galarragak La Vanguardia, El Periodico, El Punt Avui eta Vilaweb hedabideen iritziak aztertu ditu. Bestalde, atzo Katalunian izandako atxiloketak eta miaketak, apenas agertu direla esan digu, Directan izan ezik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151029hizpideaaritzgalarraga.mp3 Deskargatu hemen

Aurtengo Aste Nagusian Bilboko Konpartsek bandera urdinarekin saritu nahi izan dute hedabideok, bereziki euskal hedabideok egindako jarraipena. Bandera urdinak Aste Nagusiaren alde egindako ekarpen edo jarrera positiboa saritzeko sortutako aipamena da, bandera marroiak, aldiz, jaiak hondatu edo Aste Nagusia hondatu edo kaltetzeko lanean nabarmendu direnak aipatzeko sortu zen. Aurten, erasotzaileentzat […]

“Euskahaldun” lelopean, ostegun honetako arratsaldeko bostetan hasiko da Korrika 19 Nafarroa Behereko herri txiki horretan. Korrikak egun batzuetan bisitatuko du Bizkaia, datorren asteko astelehen, astearte, asteazken, larunbat eta igandean, Bilbon bukatzeko hilaren 29an. Egun horretan ere, Urepelen bezala, euskal hedabide batzuk elkarlanean ibiliko dira, Asier Amondok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150318solasasiergarcia.mp3  Deskargatu […]

Astelehenean eman dute “Ciutat morta” dokumentala Bilbao Arten. Bartzelonan 4F aferaren inguruan gazte batzuk gartzelara eraman zituen tortura eta amarru kasua agerian uzten duen dokumental argigarria dugu, oihartzun handia izan duena. Alvaro Hilario kazetaria Xavi Artigas eta Xapo Ortega egileekin izan da, asteon Bilbora etorri baitira lan hori aurkeztera. Informazio […]