IBAIZABAL: Helduen euskalduntzea, doakoatasuna ate joka ( Argia astekaria 2548 zenbakia)

Gaurkoan Lander Arbelaitz kazetariak Argia astekariko gaiak ekarri dizkigu. Azaletik abitu dugu laburpena. Betiko aldarrikapena da: herritarrek euskara doan ikasteko aukera izan dezatela. Gauzatzetik urrun dago, baina badirudi EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2017-2018 ikasturtean pauso sendoa emateko asmoa duela: B2 mailara arte doan izango da. Horretarako baldintza ordea, ez da askoren gustukoa: matrikula ikasleak ordaindu behar du eta azterketa gaindituz gero soilik itzuliko zaio dirua. Txosten gordina argitaratu du HerriUni-ko kide Nekane Jurado ekonomialariak, horren inguruko erreportajea egin dute, desorekak eta prekarietateak gora egin du hego Euskal Herrian krisia hasi zenetik txostenaren arabera. Raquel Gutierrez militante eta pentsalariari eginiko elkarrizketa ekarri digu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Sly and The Family Stone, The Grateful Dead, Itziarren semeak...

ol. Mar 31 , 2017
Aspaldiko talde batekin hasi dugu saioa, Sly and The Family Stone famatuak, 1966an San Franciscon sortutako talde honek gauza asko irauli baitzituen eta ekarpen garrantzitsuak egin zituen musikan, estetikan eta jarreran, soul psikodelikoa deritzon generoan. Euren 1969ko Stand diskoari erreparatu diogu, bertako I Want to Take You Higher eta Stand […]

Honekin lotuak