Iraila iristearekin epea ireki da datorren ikasturtean euskaltegietan euskara ikasteko -edo hobetzeko- matrikula egiteko. Herritarrak urrats hori egitera animatzeko, hainbat kanpaina martxan jarri dira. Esaterako, Bilboko euskaltegiak buru belarri dabiltza iraileko azken egun hauetan, izan, ere euskaltegietako ikasturtea urrian abiatzen da. Bilbo Zaharra, Juan Mateo Zabala eta Gabriel Aresti euskaltegietatik, hurrenez hurren, Jon Maguregi, Nerea Telleria eta Aritz Estibez batu zaizkigu.
Bilboko Udalak, aurten ere, euskara-ikastaroak eskainiko ditu Biribilko programaren barruan, hiriko merkatarien artean euskararen erabilera sustatzeko. Aurreko edizioetan legez, ekimen hau HABErekin, euskaltegi homologatuekin eta bilbaoDendak plataformarekin elkarlanean garatuko da. Biribilko programa 2009an jaio zen eta, harrezkero, Bilboko merkataritzaren esparruan diharduten 1.800 pertsona matrikulatu izan dira. Programa Bilboko alde zaharrean […]