Leku batean bizi, leku batean jaio… Lekuen garrantzia, herriak eta hiriak, irratia bera Bilbo Hiria eta horrela eta horrelakoak dira baita saio honetako kantak ere. Hiri eta herrien omenez egindako kantuei buruz arituko garelako. Bilbo, New York, Bartzelona, Ataun, Galway… Goazen ba herrietatik/ hirietatik bidaiatzera! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210819_nostalgia_hiri_herri_08.mp3 Deskargatu hemen.

UEMAk eta Dimako Udalak elkarlanean antolatuko dute aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, Arratiako beste zenbait udalekin eta Dimako hainbat elkarte eta eragileren laguntzarekin. Maiatzaren 26an izango da hitzordua, egun horretan UEMAko bilera egingo dute eta, ondo bidean, bi herri gehiago gehituko zaizkio Bakio eta Arantzazu, orotara 87 udalerritako mankomunitatea osatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180507_UEMA.mp3 […]

Nazio askatasunaren aldeko borroka desberdinen lekukotasunak bildu dituzte Komite Internazionalistek eta gaurik igandera bitartean entzungai izango dira Bilboko Zirika Herri Gunean. Arratsaldeko 19:00ean hasiko dituzte jardunaldiak Callum McRaek kazetariaren testigantzarekin. Azken urteetan Sri Lankan egiten ari diren “genozidioa” gertutik ezagutzen du McRaekek. Astean zehar Zirika Herri Gunean herrialde ezberdinetatik etorritako […]