“Herriok bidean. Bide-orriak askapen nazional eta sozialerako” jardunaldiak

Nazio askatasunaren aldeko borroka desberdinen lekukotasunak bildu dituzte Komite Internazionalistek eta gaurik igandera bitartean entzungai izango dira Bilboko Zirika Herri Gunean. Arratsaldeko 19:00ean hasiko dituzte jardunaldiak Callum McRaek kazetariaren testigantzarekin. Azken urteetan Sri Lankan egiten ari diren “genozidioa” gertutik ezagutzen du McRaekek. Astean zehar Zirika Herri Gunean herrialde ezberdinetatik etorritako pertsona eta erakundeek parte hartuko dute: Eskozia, Ipar Irlanda, Tamil Eelam, Kurdistan, Palestina, Mendebaldeko Sahara, Katalunia eta Euskal Herritik. Jardunaldietan askapen sozialerako borrokak eta nazio askapen prozesuen inguruko eztabaidak eta hausnarketak izango dira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bilbiko XAKE espazioan izan zen bertso-afari mundiala.

al. Urt 29 , 2018
Bilbiko XAKE espazioan izan gara gaurkoan; aurreko astean izan zen bertso-afari mundiala ekarri dugu uhinetara; osorik ez, baina gehiena (onena) bai. Josu Zabalak zentsura aplikatu du, eta ordubeteko saiorako ekarri behar izan dugu, penaaaa! Kantuan, seikotea: Eneko Abasolo “Abarkas”, Mikel Galartza “Coca-Cola”, Ana “Single”, Joseba Barandiaran, Aitor Esteban “Garrote” eta […]

Honekin lotuak