Auzo elkarteen federazioak, ekologistak martxan, biziz- bizi auzotarrak eta ongi etorri errefuxiatuak elkarlanean prentsaurrekoa eman dute gaur, Bilboko hiri eredua aldatze eskatu diote udalari. Udal batzaren atarian eta udaletxearen atarian hiritarrentzako Bilbo bat egin behar dela azpimarratu dute. Hiriak pertsona guztiek etxebizitza duina izateko eskubidea izan dezaten. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200624_Auzoelkarteak.mp3 Deskargatu hemen.
hiri eredua
Uriolarekin elkarlanean gaur abiatu dugu hautagaiekiko elkarrizketa sorta. Ordezkaritza duten alderdietako hautagaiak izango ditugu gurean, eta datozen lau urteko Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu. Lehenengo hitzordua EAJ alderdiarekin egin dugu eta bertako Juan Mari Aburto Bilboko alkatea berriz aukeratua izateko helburuarekin dabil buru-belarri lanean egun hauetan. Lau ataletan banatu dugu […]
Bilbo hiri industrialetik zerbitzu hiria izatera pasatu da, aspalditik datorren eraldaketa da. Desindustrializazioa prozesu sakona izan da. Baina azken urtetan hiriaren norabidea errotik aldatu da. 2018 urtea ekitaldien urtea izan da, horrela bultzatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak. Bilbo post industriala “ezagutzarena” izatea bultzatzen ari dira. Irla bihurtu […]
Piztu Bilbo, Itzali MTV ekimenak agerraldia egin du gaur ‘Bilbo Erakustoki’ hiri eredua salatzeko. Horretarako, urriaren 13an #11BotxoEguna antolatu dute. Bertan, hiri eredutik kanpo gelditu diren elkarte guztiek leku propio bat izango dute Uribitarte pasealekuan. Inposatzen ari diren hiri ereduaren inguruan hausnartu nahi dute, horregatik 11 botxo egunean mahai inguruak […]
Iraila sartuta gauden honetan pasatu berri den Abuztuko hilabetera begira jarriko gara eta udazkenean Bilbo hirian izango diren ekitaldi nagusiei begira ere. Dudarik ez dugu azken urteetan Bilbok eraldaketa handiak izan dituela, gero eta turista gehiago dabil gure kaleetan, datu bat, Bilboko Guggenheim museoak 445.147 bisitari jaso ditu ekain uztail […]