Piztu Bilbo, Itzali MTV ekimenak agerraldia egin du gaur ‘Bilbo Erakustoki’ hiri eredua salatzeko. Horretarako, urriaren 13an #11BotxoEguna antolatu dute. Bertan, hiri eredutik kanpo gelditu diren elkarte guztiek leku propio bat izango dute Uribitarte pasealekuan. Inposatzen ari diren hiri ereduaren inguruan hausnartu nahi dute, horregatik 11 botxo egunean mahai inguruak antolatu dituzte, herri azoka erraldoia eta eskenatokian antzerkia eta musika izango da. 200 elkarte baino gehiagok parte hartuko du. Bilboren jaialdi erraldoien ereduak abiadura handi hartu du eta eragina izaten ari da merkatari txikiengan, edo alokairuen prezioan. Prekarietatea inposatzen ari dela salatu dute, herritarrak pobretuz. Bizimodu eta bizi espresio asko biltzen dira hirian, erakunde eta enpresen arteko elkarlana bultzatzen ari den hiri eredu, arrazista, klasista, patriarkal dela salatu dute. Honela, ezinbestekoa suertatzen da beste Bilbo horretan jarduten dutenen lana plazaratzea, eta hiri molde hegemoniko horrekiko aurkakotasuna erakustea. Era berean, asko dira hiriaren auziaren inguruan lanketa garatzen ari diren bilbotar kolektibo, auzo elkarte, asanbladak, etab.; bakoitza bere esparrutik eta ikuspuntu propioarekin. Zentzu horretan, ulerkera ezberdin horien elkargune bezala ulertzen dute “Hamaika Botxo” eguna. Egun honek ikuspuntu ezberdinak elkartu, saretu eta sinergiak sortzeko balio dezake.
Deskargatu hemen.